Irailaren 7an, Duchenne-ren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da. Duchenne-ren muskulu-distrofia (DMD) endekapenezko gaixotasun hilgarri bat da, ezindu egiten duena; 3-4 urterekin atzeman ohi da. Muskulua mantentzeko proteina oso garrantzitsu baten (distrofina) gene baten nahasmenduak eragiten du.  Kalte egiten die mugikortasunari, arnasketari eta bihotz-ehunari. Gehienbat haurrei eragiten dien gaixotasun genetikoa da.

Gaixotasuna daukatenek nekea, muskulu-ahultasuna, salto eta korrika egiteko zailtasuna, eroriko asko, altxatzeko zailtasuna eta abar izan ohi dute. Gaixoek 12 urte inguru dutenean, ibiltzeko gaitasuna galtzen dute, eta, 20 edo 30 urterekin, oro har, arnasa hartzeko arazoak eta bihotzeko arazoak izaten dituzte. Ondorioz, izugarri murrizten da haien bizi-itxaropena.

BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Gaixotasun Neuromuskularren Taldeak esperientzia luzea du DMDren ikerketaren arloan, eta, urtero bezala, bat egingo du eginkizun hauekin: batetik, irailaren 6an, Espainiako Duchenne Parent Project elkarteak antolatutako Ezagutza Zientifikoa Transferitzeko IV. Lantegian parte hartuko du, Bartzelonan; eta, bestetik, Duchenne-ren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguneko kanpainarekin bat egingo du, laborategian globo gorriak askatuta.

Noticia anteriorEkokardiogramen laborategiak EACVI ziurtagiria berritu du
Noticia siguienteParis-Descartes Unibertsitateak Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIa bisitatu du ICHOM esperientzia ezagutzeko