Dagoeneko funtzionatzen ari den Esne Banku berriak Euskadi osoan ematen du zerbitzua, neonatologiako unitateak dituzten sare publikoko ospitaleen bidez. Horien artean dago Gurutzeko ospitalea. Horrela, ospitalean martxan dira dagoeneko Esne Bankuko harrera-gunea eta erizaintzako kontsulta, esnea eman nahi duten emakumeak jasotzeko. Ospitaleko beheko D solairuan daude kokatuta.
Kontsultak goizeko ordutegian dago zabalik astelehenetik ostiralera, eta María García Franco neonatologiako unitateko erizaina da zerbitzuburua. Harrera-gune eta erizaintzako kontsulta honetara Euskadiko Esne Bankuak bideratzen ditu emakumeak, inguruan bizi eta esnea gure ospitalean eman nahi dutela erabakitzen badute.
Garrantzitsua da jakitea bizimodu osasungarria duen edozein emakume osasuntsu izan daitekeela esne-emaile, bere haurtxoari bularra arazorik gabe ematen ari bazaio eta umea azken hiru aste eta sei hilabeteren artean jaio bada.
Ospitaleko harrera-gunean eta erizaintzako kontsultan, erizainak galdetegi bat osatzen lagunduko dio emaileari, haren bizimoduaz eta aurrekari medikoez gehiago jakiteko asmoz. Bisita horretan bertan, odola aterako zaio esne-emaileari, gaixotasun kutsakorrik ez duela bermatzeko, eta baimen informatu bat sinatzeko eskatuko zaio. Hortik aurrera, emakumeak esne emateko behar duen material guztia jasoko du inolako kosturik gabe, eta horretarako behar duen informazio guztia emango zaio.