Ospitaleak eta [H]ARTE fundazioak hirugarren erakusketa piktorikoa inauguratu dute beren instalazioetan: Federico Echevarría artistaren Erakusketa ordenatua. Lankidetza hori osasun-arreta humanizatzeko ekimenaren baitan kokatzen da, ospitaleratutako pertsonentzat eta haien laguntzaileentzat ingurune erosoagoa eskaintzeko asmoz.
Erakusketan 22 obra jarri dira ikusgai, ospitaleko eskailera nagusiko lehenengo solairutik seigarrenera arte. Federico Echevarría ezaguna da espresionismoa eta geometria ordenatua uztartzen dituen ikuspegia izateagatik, eta laukizuzenak, karratuak, zirkuluak eta beste forma ugari erabiltzen ditu bere pinturaren adierazkortasuna osatzeko. Arkitekto gisa jaso zuen prestakuntzak eragina du bere estilo artistikoan, eta aukera ematen dio adierazpen emozionala eraikuntza bisual zehatz batekin orekatzen duten obrak sortzeko.
Erakusketa gutxienez sei hilabetez egongo da ikusgai, pazienteei eta bisitariei lasaitasun emozionala emateko. Inaugurazioan, Echevarriak bere lanari buruzko xehetasunak partekatu ditu Mª Luz Marqués EEG ESIko zuzendari gerentearekin, Inés Gallego Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariordearekin eta Tamara Kreisler [H]ARTE Fundazioko Zuzendaria eta Susana Cadahia ordezkariarekin batera.
Ekimen honen helburua da estresa eta antsietatea murrizten laguntzea, aldartea hobetzea eta ospitalean dabiltzan pertsona guztien esperientzia aberastea, pazienteak, senideak eta osasun-langileak barne.


