Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea 2025ean berriz ere izan da Euskadiko ospitalerik onena, Gobernantza eta Ekonomia Aplikatuko Koordenatuen Institutuak egindako Ospitaleko Bikaintasun Indizearen azken edizioaren arabera. Autonomia-erkidegoko rankinga iazkoaren berdina da eta, hala, Gurutzeta dago berriz ere lehen postuan, eta berretsi da Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente dela asistentziari, berrikuntzari eta kalitateari dagokienez. Ondoren, Donostiako Unibertsitate Ospitalea dago, bigarren, eta, hirugarren, Galdakaoko Unibertsitate Ospitalea. Azken postuan Gipuzkoa Poliklinika dago, laugarren, eta IMQ Zorrotzaurre Klinika, bosgarren.

Aitorpenaren bidez hauexek nabarmendu dira: ospitalearen irmotasun klinikoa, egokitzeko eta berritzeko erakutsitako gaitasuna, eta euskal sistema sanitarioan duen funtsezko eginkizuna. Estatuko osasun-langileei egindako 2.300 inkestetan oinarrituta dago Ospitaleko Bikaintasun Indizea, eta horren bitartez zenbait alderdi ebaluatzen dira, hala nola asistentziaren kalitatea, eraldaketa digitala, arreta pertsonalizatua eta kudeaketaren efizientzia.

Emaitza horren bidez, Gurutzetak berretsi du Euskadiko erreferentziazko zentro dela, berriz ere baita autonomia-erkidegoko “Top 5” sailkapenaren buru; halaber, sendotu du Estatuko ospitaleen artean duen prestigioa.

Noticia anteriorPediatria aintzatetsi dute Gabonetako Ospitale arteko I. Dekorazio Lehiaketan
Noticia siguienteGabonak direla-eta, Athletic Clubeko jokalariek bisita egin diete ospitaleratuta dauden haurrei