Ordenagailuz lagundutako belauneko berrikusketa-kirurgiako Estatuko lehen ikastaroa egiten du Osakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Belaunaren Unitateak. 2023ko urriaren 26an eta 27an egiten da ikastaroa, eta hainbat tokitako kirurgialari ortopediko eta traumatologo adituek parte hartzen dute. «BILBAO KNEE – COMPUTER ASSISTED REVISION MEETING» du izena ikastaroak, eta ordenagailuz lagundutako belauneko berrikusketa-kirurgiako erreferente nazional izan nahi du etorkizunean. Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak eman dio hasiera.

Igor Gonzálezen eta Emilio Larrazabalen ekimenez egin da ikastaroa. Bi kirurgialari horiek adituak dira kirurgia protesiko primario konplexuan eta berrikuspenekoan, bai eskuz egiten dena, bai ordenagailuz lagundutakoa. Biek eta Jose Antonio Guerrero Belauneko Unitateko buru eta belauneko protesi primarioko kirurgia robotikoaren arloko adituak bazekiten zeinen beharrezkoa zen profesionalen artean pazienteei egindako belauneko inplanteek behar zuten berrikuspenari buruzko ezagutzak eta usteak partekatzea.

Belauneko berrikuspen-kirurgiaren oinarrizko printzipioak eta eskura dauden azken teknologiak erabiliz tratatzeko teknika berrienak (nabigazioa eta neurrira egindako gidak) izaten dituzte, hizpide, beste gai batzuen artean, eta Estatuko eta atzerriko belauneko berrikuspeneko kirurgialari adituek parte hartzen dute jardunaldian.

Noticia anteriorKomunikazio onenaren saria Ospitale Ostalaritzako Estatuko Kongresuan
Noticia siguienteMatxismoaren gaia jorratzea kudeatzea basauriko espetxearen barruan