Pazienteen segurtasun- eta erosotasun-baldintzak hobetzeko, ESIak arropa zuria berritu du. Hori horrela, kamisoi berriak erosi ditu Kritikoen Unitaterako eta Pediatria Unitaterako. Horri esker, ospitaleratuta daudenak erosoago eta seguruago egongo dira, eta profesionalentzat funtzionalagoak dira.

Kritikoen Unitaterako kamisoi berriak –600 erosi dira– bideak, taupada-markagailuak eta drainadurak errazago jarri ahal izateko diseinatu dira. Horretarako, ez daude josita lepoaldetik sorbaldara; aitzitik, irekita daude, eta krixket ikusezinen bidez ixten dira, bideetarako; irekidura bat dute bularraldean, «poltsiko» batekin, taupada-markagailuak jarri behar direnetarako; eta, gainera, irekita daude alboetan eta hankaren inguruan krixket bidez ixten dira, drainadurak jarri behar direnetarako.

Pediatria Unitaterako diseinuei dagokienez –1.000 unitate erosi dira–, krixket bidez irekitzen eta ixten dira sorbaldaren inguruan eta haur-motiboekin apainduta daude.

Hiru neurritako kamisoiak daude eta neurriak lepoko zerrendako kolorearen arabera identifikatzen dira.

Noticia anteriorErizaintzako egoiliarren agurra
Noticia siguienteOsasun-arloan 3D inprimatzea ezartzeari buruzko artikulu bat argitaratzea