Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Zerbitzuak bere kategoriako zerbitzu hoberenaren estatu mailako 2017ko Best in Class sariaren oroitzapenezko plaka jaso du. Zerbitzuak sari hori hiru urtez jarraian eskuratu du horrela.
Best in Class sarien xedea da aitortzea zein den pazientearen bikaintasuna bilatzen dutenen artean Espainiako Lehen Mailako Arreta zentrorik onena, ospitalerik onena eta zerbitzu eta unitaterik onenak, publikoak zein pribatuak izan.
Sari-banaketan bertan aipamen berezi bat egin zaio Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuari, BIC sarien finalista izan baita. Orain banatu diren saria eta aipamena iazko urte amaieran jakinarazi ziren.
Best in Class sariak hauek sustatzen dituzte: Contenidos e Información de Salud argitaletxeko Gaceta Médica, eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedra. XII. edizioa izan den honetan 33 sari eman dituzte, PAKI indizea kontuan hartuta (Pazientearen Asistentzia Kalitatearen Indizea, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak egina), indize horren arabera zehazten baita zein diren estatuan pazientearen asistentziari kalitate-ekarpen handiena egiten dioten zentrorik onenak, baita beste zazpi sari berezi ere.
PAKI indizeak, besteak beste, honako arlo hauetan lortutako emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak hartzen ditu kontuan: arreta-zerbitzuak, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetzea, interesdunei emandako informazioa eta lortutako aitortzak.