Larrialdi eta Hondamendiei aurre egiteko Planaren bidez, gure erakundean lehentasunik handiena duen arriskuari erantzun nahi diogu, biktima anitzeko gertakariei, alegia

Planaren helburua da krisi-egoeretan honako hauek bermatzea ospitalean: segurtasuna, erantzuteko gaitasuna eta arreta medikoaren jarraitutasuna

Ildo horretatik, lau jarduketa-fase zehaztu dira: alarma-aurreko fasea, alarma-fasea, gauzatze-fasea eta desaktibazio-fasea

Plana gauzatu dadin nahitaezkoa da beste erakunde eta kanpoko eragile batzuekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, hala nola Larrialdiekin, Ertzaintzarekin, Udaltzaingoarekin eta Suhiltzaileekin

Kalitatea nahiz asistentziaren kalitatea hobetzeko asmoz eta pazienteen eta profesionalen arteko segurtasunean aurrera egitearen aldeko apustua eginez, Larrialdi eta Hondamendiei aurre egiteko Plana egin du Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak. Planaren xedea da gertakari horiek kudeatzeko programa garatu, mantendu eta probatzea, ospitalean edo erkidegoan gertatzen den edozein larrialdi edo hondamendiri eraginkortasunez erantzun ahal izateko.

Larrialdi eta Hondamendiei aurre egiteko Planaren bidez honako hauek bermatu nahi dira ospitalean krisi-egoeretan: segurtasuna, erantzuteko gaitasuna eta arreta medikoaren jarraitutasuna. Plana gauzatu dadin nahitaezkoa da beste erakunde eta kanpoko eragile batzuekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, hala nola Larrialdiekin, Ertzaintzarekin, Udaltzaingoarekin eta Suhiltzaileekin

Zehazki, hauexek dira planaren helburuak: barruan zein kanpoan sortu daitezkeen larrialdiak kontrolatzeko jarduketa-segida; eskuragarri dauden bitarteko teknikoak baliatuz giza antolaketa eraginkortasunez planifikatzea; eta, azkenik, bermatzea soiltasun- nahiz efizientzia-irizpideei jarraikiz aktibatzen dela plana, urteko edozein egunetan eta edozein ordutan minutu gutxitan aktibatu ahalko dela ziurtatu dadin.

Horiek horrela, lau jarduketa-fase zehaztu dira planean:

  • Alarma-aurreko fasea: gorabehera bat gertatu izanaren abisua jasotzen da, baina une horretan berretsi barik dago zaurituen kopurua eta haien larritasuna.
    Alarma-fasea: Gorabehera horretan egon diren langileek emandako informazioa jaso ondoren, Emergentzietako Zentro Koordinatzaileak ospitaleari berresten dio biktima anitzeko gertakari bat dagoela bere eragin-eremuan. Hiru maila bereizten dira fase horretan, biktima-kopuruaren eta haien larritasunaren arabera. Maila bakoitzerako eskuragarri egongo diren baliabideak baloratu dira, arreta ziurtatze aldera.
    Gauzatze-fasea: Emergentzietako Zentro Koordinatzaileak jakinarazten du lekualdatzea hasi dela eta pazienteak Larrialdietara heltzeko aurreikusitako denbora. Ospitaleak martxan jartzen du Plana, adierazitako alarma-mailaren arabera.
    Desaktibazio-fasea: Emergentzietako Zentro Koordinatzaileak gertakariaren lekuan gorabehera amaitu izanaren berri ematen du, handik eramateko biktima gehiagorik ez dagoenean.

Hainbat alderdi hartu dituzte kontuan Larrialdi eta Hondamendiei aurre egiteko Plana egiteko. Batetik, larrialdi- eta hondamendi-egoeretan pazienteak, bisitariak eta profesionalak babestuta egongo direla bermatu nahi da, jasan ditzaketen arriskuak eta kalteak murriztuz. Horrez gain, prozedurak ezarriz, ospitaleak jarraitu dezake zerbitzuak ematen, oinarrizko jarduerari eutsiz. Halaber, plan malgua da, eta horri esker ospitalea gai izango da hainbat larrialdi-motari aurre egiteko. Azkenik, langileei prestakuntza ematea eta simulakroak egitea hartzen du barne, benetako larrialdi bat gertatzekotan prest egon daitezen.

Biktima anitzeko gertakari bati benetako erantzuna eman ostean edo horren simulakroa egin ostean, ebaluazio-prozesu bat betetzen da, zeinetan protokoloaren betetze-maila eta emaitzak adierazi behar baitira, ospitalearen erantzuteko plana hobetzeko proposamen bat eta txosten bat egiteko.

Larrialdi eta Hondamendiei aurre egiteko Plana

Noticia anteriorAdin goiztiarretan hipertentsioa diagnostikatuta dutenek gaixotasun kardiobaskularrak izateko probabilitate handiagoa dute
Noticia siguienteHaurren Nefrologiako Espainiako Elkartearen 47. Biltzarra antolatu du Ospitaleko Haurren Nefrologiak