Grifolsen ordezkaritza norvegiar baten bisita jaso dugu ospitalean. Sendagai eta materialen kudeaketarako konponbide automatikoen onuren berri izan nahi zuten, eta gure ospitalea bikaintasun logistikoko eredua da. Prozesu horien automatizazioa adibide gisa erabiliko da prozedura hobetu nahian dabiltzan Norvegiako ospitaleetan.

Bisita hiru espazioren inguruan egituratu da: farmazia, Bispack eta Kardex ezagutzeko; biltegi orokorra eta ebakuntza-geletako biltegia, RFID & KANBAN ikusteko eta, azkenik, erizaintzako postua, Pyxisen berri izateko. Helburua sendagaiaren eta material klinikoaren fluxua ezagutzea izan da.

Noticia anterior«Zugan Pentsatuz» programako diplomak jaso dituzte zazpigarren ikastaroko parte-hartzaileek
Noticia siguienteGIB eta STI Planaren 2017ko txostena: 133 GIB diagnostiko berri jakinarazi ziren EAEn