Ospitaleak eta Athletic Club Fundazioak 2016. urtean hasi zuten elkarlanaren bigarren fasea amaitu dute, eta horren bidez Pediatriako Larrialdiak humanizatu dituzte, korridoreak eta kontsultak apainduz. Hala, umeentzako inguru atseginagoa sortu da, Athletic Club Fundazioaren diseinuak erabiliz itxarongela nagusian, X izpien itxarongelan eta X izpien gelan.

Horrez gain, proiektu honen baitan, domina itsasgarriak banatzen dizkiete osasun-langileek haurrei, tratamendu, azterketa, odol-ateratze, txertaka eta abarrean erakusten duten ausardia saritzeko. Gainera, Athletic Clubeko kapitainek sinatutako diploma bat ematen diete, «Txapeldun» ziurtagiria, pazienteak tratamenduan izan dituen jarrera positiboak azpimarratzea helburu duena.

Noticia anteriorEskaeren gestorea: Hitzorduen eskaeren automatizazioa
Noticia siguienteGarmitxa Elkarteak babesa eman dio BioCrucesi haurren nahasmendu digestiboen etiopatogenia eta genetika ikertzeko