OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Ospitaleak ekipamendu sanitarioa eman du Kamerungo hainbat osasun-zentrotarako

Ekipamendu sanitarioa eman du ospitaleak Kamerungo Saint Martin de Porres ospitalerako eta Bikop eta Monavebe osasun-zentroetarako, Elektronikoko Zerbitzuaren, zeladoreen eta Endokrinologiako gainbegiraleen eta Recover Fundazioaren arteko lankidetzaren bitartez. Hain zuzen ere, kultiboak egiteko berogailu bat, bi ohatila finko, lanpara gurpildun bat, estrazioak egiteko oinarri bat, urgentzietako ohatila bat eta kupula bikoitzeko lanpara kirurgiko bat eman ditu.

Kamerungo ospitaleak eta osasun-zentroak eskerrak eman dituzte, eta material horri esker pazienteei kalitate handiagoko arreta eman ahal izango dietela esan dute.

Exit mobile version