Tradizioari jarraikiz, Gabonetako arbola argiztatu ondoren hasi dira Gabonak ospitalean, ilusio handiko giroan. Sarrera nagusian egin da ospakizuna, eta ospitaleratuta dauden haurrek Trakamatraka artistaren emanaldiaz gozatu ahal izan dute, zeinak zur eta lur utzi baititu guztiak denetariko objektuekin musika sortzen hasi denean.

Guggenheimen Museoaren laguntzarekin egin den “Sortuz sendatu” tailerrean parte hartu zuten paziente txikienen talentua eta sormena ere aitortu da ekitaldian. Ospitaleko eskolan egindako lanak zentroko postal ofizial bihurtu dira, eta irabazle suertatu diren egileek oso merezitako saria jaso dute.

Musikaz, kolorez eta irribarrez jositako jardunaldia izan dugu oso jai bereziei ongietorria egiteko.

Noticia anteriorGabonak alaitzeko magia eta solidaritatea Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean
Noticia siguienteOsakidetzak azaro historikoa izan du: giltzurruneko 25 transplante eta gibeleko 9