Ospitalea ilusioz jantzi da Ospitaleratutako Haurren Eguna ospatzeko. Oso egun berezia da eta aurten emozioz beterik dator, Pequeño Deseo Fundazioaren eta Bizkaiko Suhiltzaileen laguntzari esker.
Fundazioaren 25. urteurrena dela-eta –bi hamarkada baino gehiago daramatzate gaixotasun larriak dituzten haurren ametsak betetzen–, ospitaleak bat egin du ekimen oso berezi batekin: alta-kanpaia instalatu du Pediatriako bosgarren solairuan. Sinbolo berri hori emozioz beteta dator eta neska-mutil batek alta jasotzen duen bakoitzean joko da, ospitalean izandako egonaldia amaitu dela ospatzeko eta itxaropena adierazteko soinu gisa.
Horrez gainera, Bizkaiko Suhiltzaileek parte hartu dute jardunaldian, Fundazioaren aliatu garrantzitsuak baitira, baita ere betetako amets askoren laguntzaile. Urtetan zehar paziente gazteak suhiltzaile bihurtu dituzte egun batez, eta orain haiekin egon nahi izan dute bizitzaren eta mugak gainditzearen festan.



