Ospitaleko Arriaga aretoan egin da topaketa, ebertan izan da Esther Corral Euskadiko Transplanteen Koordinatzaile Nagusia, eta hepatologia nahiz kirurgiako profesionalak bildu ditu gibeleko transplanteari lotutako azken aurrerapenak eta erronkak jorratzeko.

Saioan, zenbait espezialistek aztertu dituzte gibeleko transplantearen funtsezko alderdiak, hala nola konplikazioen maneiua eta diziplina horren hurbileko etorkizuna markatu duten berrikuntza teknologiko eta zientifikoak.

Jardunaldia hasteko, Javier Bustamante doktoreak eta Mikel Gastaca doktoreak egin dute ongietorria, eta nabarmendu dute izugarri garrantzitsua dela etengabeko eguneratzea gibeleko transplanteari dagokionez, oso esparru konplexua baita. Besteak beste, gai hauek jorratu dira:

  • Porta zainaren tronbosia maneiatzea transplantearen aurretik eta ondoren, Eunate Muga doktorearen eskutik.
  • Ebakuntza-barneko porta zainaren tronbosiaren alderdi teknikoak, Mikel Gastaca doktorearen eskutik.
  • Alkohol-kontsumoagatiko nahasmendua duten pazienteen gibeleko transplantea, María Senosiain doktorearen eskutik.
  • Gibeleko transplanteko perfusio-makinak, Patricia Ruiz Ordorica doktorearen eskutik.
  • Immunoezabatze-estrategiak eta horien konplikazioak, , Patricia Salvador doktorearen eskutik.
  • Gibeleko bioingeniaritza: transplantearen hurrengo muga, , Javier Bustamante doktorearen eskutik.

Topaketak nabarmendu du Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak berrikuntzaren eta bikaintasunaren aldeko apustua egiten duela gibeleko gaixotasun aurreratua duten pazienteei arreta ematean; hala, berretsi da ospitalea, Osakidetza barruan, Euskadiko erreferentziazko zentro dela.

Noticia anteriorBelaunaldiarteko lehen antzara-jokoa antolatu du ospitaleak paziente heldu eta pediatrikoentzat
Noticia siguienteOlentzerok eta Mari Domingik ospitaleratutako haurrak bisitatu dituzte