Irailaren 12tik urriaren 2ra bitartean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Oftalmologia Zerbitzuak abangoardiako hiru simulagailu kirurgiko izango ditu prestakuntza-programa bat egiteko. 

Ekimen horri esker, Oftalmologia irakasten den bost euskal ospitaleetako lehen eta hirugarren mailako hamazazpi egoiliarrek oso espezializatutako entrenamendu praktikoa izango dute.

Aste hauetan hiru modulu trinko egingo dituzte parte-hartzaileek honako hauek lantzeko: katarata-kirurgia, katarata konplexuaren kirurgia eta erretina-kirurgia. Prestakuntzak 3D inguruneko simulazio-teknikak hartuko ditu barne, egoiliarrak, besteak beste, prozedura hauetan trebatu daitezen: kapsulorrexia, fakoemultsifikazioa, begi barneko leiarraren ezarpena, konplikazioen maneiua eta bitrektomia.

Irakasle-taldeari dagokionez, hauek dira osatzen dutenak: Nerea Martínez Alday doktorea, Oftalmologiako zerbitzuburua eta erretinako espezialista; Alaitz Santamaría doktorea, kornea eta begi-gainazalaren ataleko mediku ondokoa; eta Raquel Feijóo, korneako mediku ondokoa eta egoiliarren tutorea. Simulagailu aurreratuak erabiltzeari esker, ospitaleak sendotu du prestakuntza berritzailearen eta bikaintasun klinikoaren aldeko apustua oftalmologiako esparruan.

Noticia anteriorMedicusmundi Bizkaiaren (MMB) osasun mentalari buruzko jardunaldiak
Noticia siguientePrestakuntza medikoan berrikuntza: 3D simulagailuak Medikuntza Intentsiboan arnasbideak maneiatzeko