Joan den ekainean, Gurutzetako unibertsitate-ospitaleko larrialdi pediatrikoetako mediku egoiliarren talde batek garaipena lortu zuen SEUP elkarteak Madrileko Niño Jesús ospitalean antolatu zuen paziente kritikoaren simulazioko lehiaketa nazionalean. Alba Carro, Itsaso Sáez, Leire Bonilla, Paula González, Oihane Morientes, María Rollan, Idoia Serrano, Ane Intxauspe eta Yolanda Ballestero izan ziren taldekideak, eta emaitza horri esker nazioarteko lehiaketan hartuko dute parte, Italian, irailaren 10etik 14ra.
Hiru kasu ebatzi behar izan zituzten: Haur larriaren estazioa, bronkiolitis kasua; estazio mistoa, miokarditis kasua; eta BBB estazioa, ADT intoxikazio kasua. Ospitaleko larrialdi pediatrikoen taldeak, koordinazio eta komunikazio egokia izateari esker, batez ere lider papera bete zuenak, oso puntuazio ona lortu zuen.

Noticia anteriorESI-K Balmasedako Osasun-zentroko eremu pediatrikoa berritu du; orain, funtzionalagoa eta erosoagoa da
Noticia siguienteGurutzetako Unibertsitate Ospitalea erreferentzia-ospitalea haurren giltzurrunetako trasplantean