Ortuellako osasun-zentroko erizainek (Maite Montejo, Leire Lozano, Adriana Pérez, Ane Calvo eta Julia Yusto) San Felix ikastetxeko ikasleentzako bi sexualitate-mintegi antolatu dituzte, jarduera komunitarioko programaren barruan.

Berrogeita hamar ikaslek burutu dituzten mintegien helburua da, batetik, bultzatzea autoezagutza, erabakiak autonomoki hartzea eta norberaren bizipenei buruzko hausnarketa; bestetik, ezagutaraztea sexu-aparatuaren anatomia eta sexualitatea bizitzeko askotariko moduak; eta, azkenik, ahalbidetzea bazterkeria-elementurik gabeko identitate sexualak sendotzea sexualitatearekiko ohitura, jarrera eta jokabide osasungarrien bitartez, alegia, sexualitatearekiko jarrera positibo bat sortuz.

Mintegiak jarduera eta jolasez osatuta daude nerabeek, beren ezagutzetatik abiatuta, uste okerrak zuzendu eta eduki berriak ikas ditzaten.