Beroari aurre egiteko Osasun Sailaren gomendioak
Gaur Euskadin jasan daitzekeen tenperatura altuen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak ondoren aipatuko ditugun hainbat prebentzio-neurri hartzeko gomendatzen digute. Arrisku-taldeen kasuan (gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, adingabeak eta adinekoak) neurri horiek hartzea bereziki garrantzitsua da:
Tenperatura oso altuekin gertatu ohi diren osasun-arazoak saihesteko arau hauek bete behar dira:
Likido gehiago edan
- Ohi baino likido gehiago edan; ura bada, hobeto.
- Ez itxoin egarri izan arte edateko.
- Ez edan kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
- Medikuak muga ezarri badio edan ahal duzun likido-kopuruari edo diuretikoak eman badizkizu, egin kontsulta berari.
Elikadura
- Otordu arinak egin (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak…)./li>
Etxean
- Itxi leihoak eta jaitsi saretak, eguzkiak jotzen baditu.
- Baliatu bero txikieneko orduak etxea egurastu eta freskatzeko.
Erabili arropa egokia
- Arropa lasaia, arina eta argitsua.
- Oinetako erosoak eta freskoak.
Freskatu zaitez
- Bero asko sentitzekotan, dutxa edo bainu hotzak ar itzazu.
Babestu eguzkitik
- Bero handieneko orduetan, ahal dela ez atera kalera, beharrezkoa ez bada.
- Atera behar baduzu, eraman burua estalita eta erabili eguzkitako betaurrekoak.
- Saihestu eguzkia eta ibili itzaletan.
- Ez egin atari zabalean, ahal dela, ariketa fisiko handi eta luzarokorik bero handieneko orduetan.
- EZ geratu inoiz eta ez utzi inoiz inor aparkatutako eta itxitako auto batean, nahiz eta itzaletan egon.
Zaindu pertsonarik ahulenak
- Arreta berezia izan haurtxo eta haurrekin, adinekoekin eta beroarekin eta deshidratazioarekin larritu daitezkeen gaixotasunak dituztenekin, adibidez bihotzeko gaixotasunak dituztenekin.
- Adinekoek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekoak direnek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; beraz, senitarteko, lagun edo bizilagunen batek bisita egin beharko lieke, gutxienez, egunean behin, eta, beharrezkoa izanez gero, gizarte zerbitzuei laguntza eskatu.
Ordubete baino gehiago irauten duten eta tenperatura altuekin zerikusia duten sintomak antzeman badituzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…), galdetu medikuari.
Leku freskoan gorde medikamentuak, beroak horien osaeran eta efektuetan eragina izan dezake.