Jarduera Fisikoaren Mundu Eguna eta Osasun Mundu Eguna direla eta

“Getxotik Oinez Bizi – Paseo Saludable por Getxo” paseoak, aurten, zazpigarren edizioa betetzen du, eta berriz ere ahalegina egingo du igande honetan pertsona guztiak ariketa edo jarduera fisikoren bat erregulartasunez egiteak osasun-egoerarako duen garrantziaz kontzientziatzeko. Horrela, 2013-2020 Planaren barruan egiten diren prebentzioko eta bizi-ohitura osasungarrietako kanpainen barruan, Osasun Sailak eta Osakidetzak dei egin diete herritarrei eta animatu egin dituzte, igande honetan, Getxon, paseo osasungarri honekin bat egitera; ez da aurretik izena eman beharko.

Paseoa Getxo udalerriko paraje berezienetatik izango da; igandean, apirilaren 7an, izango da, eta pertsona ororentzat irisgarria izateko, adina gorabehera, bi distantzia-aukera eskaintzen dira: bat 8 km-koa eta beste bat 3 km-koa. “Getxotik Oinez Bizi – Paseo Saludable por Getxo” 10:00etan hasiko da, Algortako Geltoki plazan, eta 12:00etan amaituko da, Bizkaia Zubian (Zubi Esekia), Areetan. 3 km-ko ibilbidea egin nahi dutenek, goizeko 11:00etan Ereagako hondartzako turismo-bulegoan egon beharko dute.

Paseoa, larunbatean izango den Jarduera Fisikoaren Mundu Eguna eta igandean burutuko den Osasun Mundu Eguna ospatzeko antolatu da.

EGUNA: igandea, apirilaren 7a
ORDUA: 11:40 (paseoa amaitzeko ordua eta Osasun sailburuaren hitzak) Osasun eta Jarduera Fisikoaren Mundu Egunaren inguruan.
LEKUA: Bizkaia zubiaren Plaza (Areeta)

Noticia anterior«LEGO Serious Play-ren erraztailea» prestakuntza
Noticia siguienteSingapurreko ordezkaritza baten bisitaldia