Ezkerraldea Meatzaldea Enkarterriko DBHko ia 1.600 nerabek Iceberg Programaren hirugarren edizioan parte hartu dute. Alkohol-kontsumoaren aurrean gazteen prebentzioa eta prestakuntza sustatzeko programa bat da hori

Sariak emateko ekitaldiaren buru izan da Osasuneko sailburuordea, eta euskal erakundeek bilatzen eta bultzatzen duten kultur aldaketarantz aurrera jarraitzearen alde egin du ekitaldian

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIrekin eta Enkarterriko udalerrien mankomunitatea, Meatzaldeko udalerria eta Santurtziko udalerriarekin batera saritu ditu gaur IV. Iceberg programan parte hartu duten DBHko lehen eta bigarren zikloko ikasleak. Osasun Sailak bultzatu du ekimen hori bere lerro estrategikoen artean, «Adingabeak eta alkohola» programaren barruan; helburu nagusitzat ditu, besteak beste, adingabeen artean alkohol-kontsumoa eragoztea eta jokabide horien aurrean gizartean dagoen permisibitate-giroari amaiera ematea.
Hala bada, Iceberg programak nerabeen prestakuntza eta gaikuntza bultzatzen ditu, alkohola kontsumitzeko presioei aurre egin diezaieten; horrela aukera emanez presio horien aurrean erantzun asertiboak garatzeko, alkoholari eta haren ondorio eta arriskuei buruzko ezagutzak aldatzeko, eta bizi-estilo osasungarriak sustatzeko. Eskola eta aisiako esparruan ez ezik, baita familian, irakaskuntzan eta esparru sanitarioan ere.

Santurtziko Dorre Etxean egindako ekitaldian DBHko hainbat mailatako 1.595 ikasleek egindako lana aitortu eta proiektu irabazleak saritu dituzte honako hauek: Miren Dorronsoro, Osasun Publikoaren zuzendaria;Santiago Rabanal, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko kudeatzailea; Aintzane Urkijo, Santurtziko Alkatea; Sara Mentxaka, Avellaneda ikastetxeko irakaslea; Kepa Lizarraga, kirolari-alpinista, eta aurreko edizioko neska irabazleak.

Ikasleek ikasturteari buruzko bideo txiki bat egin behar zuten aurtengo edizioan. Sodupeko Avellaneda ikastetxeko DBHko 2. taldearen Indarra zurekin bideoa izan da proiektu irabazlea; finalisten artean, berriz, Franciscanas de Montpellier ikastetxearen eta Zallako Maristen ikastetxearen lanak izan dira.
Jardunaldia mahai inguru batekin itxi da. Bertan, alkoholaren eta adingabeen arteko loturarekin zerikusia duten hainbat ikuspegi eta egitasmo landu dira. Mahai inguruan honako hauek hartu dute parte: Miren Dorronsoro, Osasun Publikoko zuzendaria; Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea; Santiago Rabanal, Ezkerraldea Enkarterri Cruces Erakunde Sanitario Integratuko gerentea; Sara Mentxaka, Avellaneda ikastetxeko irakaslea; Kepa Lizarraga, alpinista; eta iazko edizioko ikasle irabazleak.