2018an hasi zen eSano forma hartzen, eta askotariko patologiei buruzko informazioa jasotzen duen herritarrentzako tresna da, Osakidetzaren webguneko Osasun Eskola atalean agertzen den informazioarekin osatzen dena. Mieloma anizkoitza sartzeaz geroztik, hamazazpi patologiari buruzko informazioa dago eskura jadanik.

Tresna oso erabilgarria da bertan zerrendatzen diren prozesuetako batean sartuta daudenentzako, informazioa aurki baitezakete kasuko gaixotasunari, egin ahal dizkieten proba diagnostikoei, prozesu osasungarri bat eramateko gomendioei, jarraibideei, tratamenduei eta abarri buruz.

eSano blogak urteroko hazkundea izan du, aldiro edukiak gehitu baitira. Diabetesari, anafilaxiari, bronkiolitisari, BBBari eta ataxiei eta paraparesia espastiko hereditarioei buruzko ikus-entzunezko informazioarekin hasi zen. 2019an eta 2020an, horrez gainera, Nire bizi-kalitatea programarekin lotutako informazioa gehitu zen. ESIaren programa horren helburua pazienteen bizi-kalitatea eta osasun-emaitzak baloratzen laguntzea da, haien gaixotasunaren jarraipen hobea egiteko. Alde horretatik, blogean bularreko minbiziari, iktusari, prostatako minbiziari eta abarri buruzko informazioa eskura daiteke.

Eta, azken lau urteotan, giza ugalketari, endometriosiari, fibrosi kistikoari edota sortzetiko kardiopatiei buruzko informazioarekin osatu da, besteak beste.

Espazio horretara sartzeko aukera dago edozein ordenagailu nahiz telefono mugikorretik

eSano – salud (osakidetza.eus)

Noticia anteriorOsasun mentala Euskal Autonomia Erkidegoan. Genero-ikuspegia ezinbestekoa da
Noticia siguienteAlberto Martínez, Osasuneko Sailburua: “Lehen Mailako Arreta sendo batek bakarrik bermatzen du kalitatezko osasun-laguntza”