Bigarren urtez jarraian, Athletic Clubeko jokalariek ezin izan dute ospitaleko pediatriako solairua bisitatu. Hala ere, ez dira ahaztu egun hauetan ospitalean egon behar duten txikienekin, eta hainbat kamiseta, baloi eta beste opari asko bidali dituzte ospitalera, erizainek egun hauetan bana ditzaten.

Hemendik, gure esker ona adierazi nahi diogu Athletic Club taldeari umeekin gogoratzeagatik, eta, bide batez, arrakasta opa bere kirol-ibilbidean.

Noticia anteriorAurten ere, Megapark-ek jostailuak eman dizkie Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatrian ospitaleratuta dauden umeei
Noticia siguientePneumonia pneumokozikoaren eta SARS-CoV-2agatiko pneumoniaren arteko ezberdintasunak eta berdintasunak