Anbulatorioak ekipo berria du, aurretik zegoena ordezteko. Horrek, bada, 26 urte zituen. Ekipo berria instalatzeko, azterketa-gelaren antolakuntza hobetu da, hori handitu da, eta gurpil-aulkian eta ohatilan doazen pazienteak libre eta segurtasunez sartu ahal izatea ziurtatu da.

Ekipo berriaren ezaugarriak:

• Ekipo robotizatua eta motorizatua da, eta bucky bertikalaren detektagailuaren desplazamenduak sinkronizatuta daude X izpien hodiarekin, bizkarrezur osoaren eta beheko gorputz-adarren berreraikitzeak egiteko.
• Gainera, X izpien hodiaren jarraipena automatikoki egiten da, eta mahaiarekin eta pareta-euskarriarekin sinkronizatuta.
• X izpien hodia sabaian esekita dago, eta, horri esker, errazago egin daitezke pazienteen miaketak.
• Ekipo digitala
• Bi detektagailu digital ditu, eta horietako bat hari gabekoa da eta wifi teknologia du.
• Sorgailua (80 kW eta 150 kV) mikroprozesadore bidez kontrolatzen da.
• Esposimetria automatikoa du mahaian eta bucky bertikalean.

Noticia anteriorESIk Kongoko Errepublika Demokratikoko Lukulako Ospitalerako ekipamendua eman du
Noticia siguienteProduktu sanitarioen arautzea