Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak Ingeniería en Acción saria jaso du COVID-19aren pandemiari emandako erantzunagatik. Ospitale Ingeniaritzako 38. Kongresua Gijónen egin zen, urriaren 27an, 28an eta 29an. Mantentze-lanetako, ingeniaritzako eta biomedikuntzako Zerbitzuetako (Zerbitzu Orokorretako Zuzendariordetzaren barruan dago) zenbait profesionalek ordezkatu dute EEGko ESIa; hain zuzen ere, zerbitzu horrek funtsezko lana egin du ESIko espazioak gaitzen eta sendagasen sarea egokitzen. Horrela, hornidura bermatuta egon da, COVID-19ari aurre egin ahal izateko.

Jon Berasategi Mantentze-lanetako arduradun edo Gijónen izandakoen ordezkariak dioenez: «ESIko Mantentze-lanetako Zerbitzuak Ospitaleetako oxigeno-banaketari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du, eta tresna bat aurkeztu du; Piping-Connect, hain zuzen ere. ESIan garatu eta ezarri da, ALH enpresarekin (Air Liquide Healthcare) lankidetzan. Smart Hospital kontzeptuarekin lerrokatuta dago tresna, eta sendagasen banaketa-sareak automatikoki, etengabe eta denbora errealean monitorizatzeko aukera ematen du.

Nazioarteko ospitale nagusietako ingeniaritzako zerbitzu teknikoek oso ondo hartu dute tresna horren aurkezpena; izan ere, instalazioetako pazienteen segurtasuna nabarmen hobetzea dakar».

Ospitaleko beheko solairuan ZIU gune berria instalatzea:

Gimnasioa pandemiari aurre egiteko kritikoen gune gisa gaitzea: