Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak osasun-arazo handia dira gaur egun. Europan urtero 25.000 lagun hiltzen dira horrelako bakterioek eragindako infekzioen ondorioz. Osasunaren Mundu Erakunderen estimazioen arabera, egungo joerarekin jarraituz gero, 2050ean, munduan 10 milioi pertsona hilko dira bakterio multirresistenteek eragindako infekzioengatik, hau da, minbiziak edo diabetesak edo trafiko-istripuek eraginda baino gehiago.
Kezkagarria da, batez ere, bakterioen antibiotikoekiko erresistentziak adinekoengan –gero eta gehiago dira–, ospitaleratuta dauden pazienteengan edo immunitate-sistema konprometituta dutenengan duen eragina. Kasu horietan, tratamendu-aukerak gero eta mugatuagoak dira, edo ez daude.
COVID-19ak eragindako krisia bakterioen antibiotikoekiko erresistentziaren arazoa larriagotzen ari dela ematen du.
Zenbait ospitale-zentrotan egindako azterlanen arabera, pandemia hasi zenetik, antibiotikoen preskripzio ugari egin zaizkie COVID-19a zuten pertsonei.
Gizarteak gero eta ardura handiagoz erabiltzen ditu antibiotikoak, kontrol sanitarioari eta zabalkunde- eta kontzientziazio-kanpaina ugariei esker, baina asko dago egiteko oraindik borroka honetan.
Eta gogoan izan: antibiotikoak zuhurtziaz erabiliz gero, bizitzak salba daitezke!