Hil honetako berripillak EiTB Maratoia Euskadiko eta Nafarroako ekimena jorratu du, elkartasuna eta ikerketaren babesa helburu dituena. Urtero, EiTBk eta BIOEFek hainbat arlotan ikerketa babesteko jarduerak antolatzen dituzte, eta gizartearen erantzuna bikaina izaten da. Aurtengo edizioak haurren minbizia du gai.
Honako hauek hartu dute parte berripillen: Susana Belaustegik, BIOEFen I+G+Bko Kudeaketa Arloko zuzendariak, 2002. urtetik, EiTBri urtero Maratoia antolatzeko aholkularitza ematen diolako eta ikerketa-proiektuen urteko deialdiak koordinatzen dituelako.
Irene Villarrealek, haurren minbiziari buruzko aurtengo EiTB Maratoia koordinatzeko BIOEFen arduradunak.
Itziar Astigarragak, ospitaleko Pediatriako zerbitzuburu eta BioCruces Bizkaia institutuko ama-haurren osasun-barrutiko eta minbizi pediatrikoko taldeko ikerketa-arduradun gisa.
Susana Garcíak, UPV/EHUn Biologian lizentziatu eta doktore denak, baita IIS Biocruces Bizkaia institutuko onkologia pediatrikoko taldeko ikertzailea ere (10 urtetik gorako esperientzia du haurren minbizia ikertzen).
Azkenik, Francisco Borregok, medikuntzako doktoreak eta Ikerbasque Research Professor yta Biocruces Bizkaia institutuko Immunohematologia-taldeko arduradunak. 25 urte baino gehiago eman ditu NK zelulek zelula tumoralak errekonozitzeko mekanismoak lantzen.
EiTB Maratoiaren aurreko edizioetan bildutako funtsei esker finantzatutako esperientziak eta proiektuak gogorarazi dituzte.
#EITBMaratoia