2014tik, Osakidetzak, prestakuntzaren kudeaketaren barruan, prestakuntza-ibilbideak sartu ditu, prestakuntza planifikatzeko tresna gisa eta erakundean ezagutza kudeatzeko ardatz nagusi gisa. Prestakuntza-ibilbideetan oinarritutako ereduaren xedea da lanpostuetan aritzeko gaitasunak lor daitezkeen ibilbidea marraztea.2014tik, Osakidetzak, prestakuntzaren kudeaketaren barruan, prestakuntza-ibilbideak sartu ditu, prestakuntza planifikatzeko tresna gisa eta erakundean ezagutza kudeatzeko ardatz nagusi gisa. Prestakuntza-ibilbideetan oinarritutako ereduaren xedea da lanpostuetan aritzeko gaitasunak lor daitezkeen ibilbidea marraztea.

Orain arte, ibilbidea Larrialdietako, Bloke Kirurgikoko, Kritikoen Arloetako, Nefrologiako eta helduen ospitaleratzeko erizainei ezarri zaie. Maiatzean, prestakuntza-ibilbidea ESIko zeladoreei eta Lehen Mailako Arretako erizainei ezartzen hasi zen. Irailean jada, Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikarien ibilbidearen diseinuari ekin zaio, metodologia parte-hartzailearekin. Hainbat fase ditu:

  • Diagnostiko-taldeak; erakundearen ikuspegi desberdinak dituzten profesionalen laguntzarekin, ikaskuntza eskaini behar den esparruak, uneak edo egoerak identifikatzeko xedearekin.
    • Pertsona behatzaileak; haien funtzioa, zerbitzu-erakunde bakoitzean, eguneroko jardueran behatuz informazioa jasotzea eta aztertzea izango da, eta ondoren, sintesi-tailer batean, helburu zehatzak identifikatzea.
    • Sareak; haien helburua, zerbitzu-erakunde bakoitzean, Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikarien eguneroko jarduerari buruzko informazioa jasotzea izango da.
    • Sareko erreferenteak; erakunde bakoitzak sarean parte har dezan dinamizatzeko eta sustatzeko, sareetako informazioa jasotzeko eta aztertzeko, eta ondoren, sintesi-tailer batean, helburu zehatzak identifikatzeko.
    • Dokumentuen analisirako taldea; zerbitzu-erakundeek Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikarien prestakuntzan orain arte erabili duten dokumentazioa aztertzeko.
    • Koordinazio-taldea; haren funtzioa pertsona behatzaileen eta sareen jarduerak diseinatzea izango da, prozesuaren faseak laguntzea eta unean-unean beharrezkoak diren erabakiak hartzea eta, prozesuaren azken fasean, ibilbidean sortzen diren programei dagozkien erabakiak hartzea.

Prozesu honetan, ezinbestekoa da elkarlanean aritzea, profesionalen prestakuntza hobetzeko lagungarriak izan daitezkeen prestakuntza-jarduerak planifikatuko badira eta, ondorioz, pazienteek zainketa hobea izan dezaten.

Noticia anteriorAnni Albersek Ospitaleko Ikasgelaren «Sortuz sendatu» programan parte hartuko du
Noticia siguienteDiabetesaren Mundu Eguna