Elikatzeko aukerak aldatzea eta dietaren kalitatea hobetzea dira egungo lehentasunak nozitzen dugun obesitate epidemiari aurre egiteko. Populazio helduekin egindako azterlan askotan ikusi da zenbait fruitu lehor egunero eta neurriz kontsumitzeak murriztu egiten duela gorputzaren masa indizea edo gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua. Hala ere, orain arte ez da izan azterlanik haurrei zuzenduta eta fruitu lehorrekin egindako nutrizio esku hartzearen arloan. AZTI izango da proiektu honetako liderra, intxaurrak eta beste gantz azido batzuk kontsumitzeak haurren metabolismoan duen eragina aztertzeko. Proiektuko partaide dira, era berean, BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua eta Italiako Consiglio Nazionalle delle Ricerche (CNR) erakundea ere. Partzuergoak beste proiektu batzuetan ere parte hartu du eta horietan lortutako emaitzetatik abiatuta planteatu da honako azterlan hau.

Prentsa – Oharra