Gaur, martxoak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da. ESIko osasun-zentroetako profesionalek hainbat mahai prestatu dituzte herritarrei tabako-kearen edo horrekin lotutako beste produktu batzuen eraginpean egoteak dituen arriskuei buruzko informazioa emateko.
Tabakoaren eta honen deribatuen kearen eraginpean inor ez egotea bultzatzeaz gain, Osakidetzak garatzen ditu erretzaileei erretzen uzten laguntzeko. Hala, 2023an, 10.797 pertsonak (2022an baino bi aldiz gehiagok) hasi zuten erretzeari uzteko tratamendua; horietatik % 60 45 eta 64 urte bitarteko adin-tartean zeuden. Osakidetzak hainbat aukera eskaintzen ditu erretzeari uzten laguntzeko. Tratamendu indibidualak jarraitzen du izaten gehien erabilitakoa (% 88).
Era berean, tabako-kearen arriskuez sentsibilizatzeko ekintzak egiten dituzten profesionalen lan garrantzitsua aitortu nahi da. Horretarako, informazio-mahaien lehiaketa bat egin da, eta, guztien artean, datorren astean irabazle bat izendatuko da. Gure ESIan lehen mailako arretako unitate guztiek parte hartu dute


