Aurtengo Ingurumenaren Munduko Egunak ekosistemak leheneratzea du gai nagusi, «Berrimajinatu, birsortu, leheneratu» goiburuarekin.

Hain zuzen ere, maskarak erabiltzeak ingurumenean duen eragin handia ikusita, ESIa maskarak biltzeko eta birziklatzeko ekonomia zirkularreko proiektu bat lantzen ari da Nantek enpresarekin eta Lantegi Batuak Fundazioarekin lankidetzan. Garatutako sistema horrek, estimazioen arabera, 3,6 kg CO2 atmosferara isurtzea saihestuko luke, maskaren plastiko birziklatuko kilo bakoitzeko. Alegia, egunean maskara bat birziklatuko bagenu, urtean 9 tona CO2 isurtzea saihestuko genuke.

Hain zuzen ere, CO2-a Lurraren atmosferan areagotzeak berotegi-efektua izenekoa –CO2-ak eta berotegi-efektuko beste gas batzuek Lurraren gainazalak igortzen duen erradiazio termikoa xurgatzea– eragiten du, beste batzuen artean. Horrek planetaren batez besteko tenperatura igotzea dakar eta, ia komunitate zientifiko osoak onartzen duenez, klima-aldaketa ere bai.

ESIa badabil beste ekimen batzuetan ere; 2020an, leheneratzearen alde lan egiten egon da, eta zenbait ekintza egin ditu:

  • Etxeko ospitalizazioko zazpi gasolinazko ibilgailu ordeztu dira; beraz, 12 tona CO2-ra isurtzea saihestuko da. Hori horrela, ospitalizazioko ibilgailu guztiek energia % 100 berriztagarriarekin funtzionatzen dute orain.
    • Laborategiko hondakin arriskutsuak biltzeko sistema berritu eta automatizatu da, eta ingurumen-inpaktu handiko arriskuak ahal bezain beste murriztu dira.
    • Hondakin ez-arriskutsuen % 21 balorizatuak dira.

Menu ekologikoa ospitaleratutako pertsona guztientzat

Dietetikako zerbitzuak lagunduta aritu den sukaldeko zerbitzuak erronka gisa hartu du ospitaleratutako pertsona guztiek, edozein dieta eta patologia izanik ere, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean produktu ekologiko eta naturalez osatutako menu ekologiko bat jasotzea, eta osagai nagusiei dagokienez ez ezik (haragia, arraina…), baita osagai arruntei dagokienez ere (gatza, azukrea, olioa…). Horren erakusle, erabilitako gatza, adibidez, Añanako Gatz Haranak emandakoa izango da. Hau da egun horretarako menua:

Lehen platera:
Gamizeko babarrun zuriekin egindako eltzekoa.
Baratzeko barazkiekin egindako krema.

Bigarren platera:
Oilasko ekologiko errea, Arabako patata frijituekin.
Kantauriko amuko legatza, Arabako panadera patatekin.

Postrea:
Izarrako etxeko euskal pastela.
Karrantzako gazta, Lea-Artibaiko sagar-gozokiarekin.

Ezagutu ospitaleratutako haurren ametsak

Txikienek ere amets egin dute mundu hobeago batekin beren marrazkien bitartez; ezagutu nahi dituzu haien ametsak?

Jakin nahi duzu zer egin dezakezun lortzeko?

Ekin orain, ekintza klimatikoaren aldeko superheroiak

Mundua salbatzeko alferren gida