Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak osasun-arreta jasangarriarekiko duen konpromisoari eutsi dio eta, horretarako, ingurumen-aldagaia eguneroko kudeaketan modu eraginkorrean integratu du. Honako ahalegina berriki aintzatetsi dute Ospitaleen eta Kudeaketa Sanitarioaren Estatuko XIV. Biltzarrean. Bertan, “Aireratutako gas anestesikoak harrapatzea. Karbono-aztarna ZERO” komunikazioak ahozko komunikaziorik onenaren saria lortu du Jasangarritasunean eta 2030 Agendan.

https://osieec.osakidetza.eus/blog/premio-a-la-mejor-comunicacion-oral-en-sostenibilidad-y-agenda-2030-en-el-congreso-nacional-de-hospitales/

Menu ekologikoa Ingurumenaren Munduko Egunean

Egun horren ospakizuna dela-eta, Ospitaleko Sukalde Zerbitzuak menu berezi bat diseinatu du ospitaleratutako pertsonentzat, soilik tokiko ekoizleen produktu ekologiko eta naturalekin. Guztira, 700 menu baino gehiago zerbitzatuko dira eta jasangarritasuna ospitaleko elikaduran presente egon daitekeela frogatuko da.

Lehenengo platerak:

  • Mungiako indaba zuriko eltzekoa itxaserara.
  • Ortuko bazkarien krema.

Bigarren platerak:

  • Oilasko ekologiko errea Arabako patata frijituekin.
  • Kantauriko amuko legatza Arabako panadera patatekin.

Azkenburukoak:

  • Euskal pastela.
  • idiazabal gazta Lea Artibaiko sagar-gozokiarekin.

Egur-labeko ogia

Ekimen horiek EEG ESIak jasangarritasunarekin eta ingurumen osasunarekin duen konpromisoa indartzen dute eta berrikuntza, emisioen murrizketa eta elikadura osasungarria txertatzen dute ospitaleko arretan. ESIak lanean jarraitzen du jasangarritasunaren zirkulua ixteko, ingurumenari ez ezik, pertsonen osasunari eta tokiko inguruneari ere mesede egiten dieten proiektuekin.

Noticia anteriorOsakidetzak bost milioi baino gehiago inbertitu ditu Ospitaleko errehabilitaziorako gimnasio berria osorik eraberritzeko
Noticia siguienteEzkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren eta ABAO Bilbao Operaren arteko lankidetza programa, ‘Opera y +’ izenekoak, hamar urte beteko ditu