Urriaren 15a jaiotza inguruko doluaren munduko eguna da, jaio baino lehen hil den haurtxoaren edo jaio eta hil den haurtxoaren eguna. Egun horretan, jaiotza inguruko dolua ikusarazi nahi da –ez da horri buruz hitz egin luzaroan–.

ESIan denbora daramagu lanean haurdunaldian, erditzean edota erditze ondoko garaian haurtxoa hil zaien bikoteei diziplina anitzeko laguntza emateko protokolo bat garatzeko. Horrekin, une zail horietan ematen diegun laguntza hobetu nahi dugu. Hori horrela, lanean ari gara jaiotza inguruko heriotza-kasuetan emakumeei ematen zaizkien arreta eta laguntza hobetzeko. Horretarako, hainbat ekimen antolatzen ari dira:

• Prestakuntza espezifikoa profesionalentzako jaiotza inguruko doluaren gainean.
• Gida kliniko diziplina-anitza prestatu.
• Senideei lagundu prozesuan.
• Prozesu osoari buruzko dokumentazioa eta lege-informazioa.
• Segimendua erditze eta erditze osteko prozesua eta gero. Etab.

Noticia anterior«Osasun mentalaren hiru aurpegiak (eta zuk zer sentitzen duzu?)» jardunaldia, ESIko Asistentziaren Etikako Batzordeak antolatua
Noticia siguienteOsakidetzak Bronkiolitisaren aurkako prebentzio-jarraibideak gogorarazi ditu, COVID-19aren ondorioz bi urte baztertuta igaro ondoren itzuli den birusa baita