Diagnostikorik Gabekoen Mundu Egunaren harira, Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkarteak (ASEBIER) informazio-mahai bat jarri du ospitalean, diagnostiko zehatzik izan gabe sintomekin bizi diren pertsonen errealitatea ikusarazteko asmoz.

Barne Medikuntza eta Pediatriako zerbitzuetako profesionalek ekimena babestu dute, bat egin dute sentsibilizazio-ekintza honekin, eta nabarmendu dute garrantzitsua dela prebalentzia txikiko patologia konplexuen aurrean arreta koordinatu eta integrala ematea, bai paziente helduei, bai pediatrikoei.

Elkarte-mugimenduaren aldeko aldarrikapenen ildo berean gauzatu da jardunaldia, non nabarmendu baita beharrezkoa dela diagnostikoan aurrera egitea, arreta hobetzea eta diagnostikorik gabekoen nahiz haien familien eskubideak bermatzea.

Noticia anteriorAldatzen doan lana: erronak psikosozial berriak
Noticia siguienteGurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Athletic Fundazioak futbola haurrentzako gimnasiora eraman dute korridoreko futbola ekimenaren edizio berri batean