“Musu Gaziei Arnasa ematen” lelopean; Orokorrean gizartearen, eta zehazki FK dutenen eta hauen senideen, parte hartze aktiboa bilatzen dute desberdintasunak errespetatzea, parekotasun aukerak ematea eta inklusiboa den gizarte bat lortzeko.

BIOCRUCES: Fibrosi kistikoaren ikerketa-lerroa.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko fibrosi kistikoaren (FK) unitateko kideek ikerketa-esperientzia kliniko zabal egiaztagarria dute gaixotasunaren alor guztietan, hala nola screeningean, protokolo diagnostikoan, bilakaeraren kontrolean eta FK duten 30 urtetik gorako pazienteen terapeutikan. Gurutzetako UO da gaixotasun honen erreferentzia-ospitalea Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Gaztela eta Leonen. Gaur egun unitateak 185 paziente kontrolatzen ditu guztira.

Félix Baranda doktorea da helduen FK-ko unitatearen arduraduna, eta Carlos Vázquez doktorea, aldiz, FK pediatrikoko unitatearen arduraduna. Fibrosi kistikoaren Espainiako Elkarteko kide aktiboak dira, eta diagnostikoari eta tratamenduari buruzko erabakietan parte hartzen dute.

Helduen FK-ko unitatean, gainera, FKarenak ez diren bronkiektasiak dituzten 40 paziente kontrolatzen dira. Organismo multirresistenteek kolonizatuta daude, eta balorazio diagnostiko, jarraipen eta tratamendu multikonplexu espezifikoa behar dute. Pneumologiaren alderdi horretako esperientzia jasota geratzen da diagnostikoari eta inhalatutako terapia antibiotikoaren bidezko tratamenduari buruzko monografietan.

Unitatearen arduradunak: Baranda F; Vazquez C, Gómez Bonilla A, Gómez Crespo B, y Martínez Ruiz Nagore

Noticia anteriorErorikoak eta presio-ultzerak saihesteko informazioa
Noticia siguienteIrailak 21. Alzheimerraren Munduko Eguna