OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Erizaintzaren 2023ko Nazioarteko Eguna

Imagen de la Jornada celebrada el 10 de Mayo con motivo del Día de la Enfermería

Erizaintzaren 2023ko Nazioarteko Egunaren kanpainaren aurkezpenean, Erizaintzaren Nazioarteko Batzordearen presidente Pamela Cipriano doktoreak nabarmendu zituen zainketen bidez betetzen dugun papera eta osasunaren arloko erronkei aurre egiteko dagokigun lidergoa.

Erizaintza sistemaren beste pieza bat da, rol autonomotik edo kolaboratzailetik, edo gure zeregina gauzatzen ditugun arloetatik (asistentziala, irakaskuntza, ikerkuntza edo kudeaketa). Gizarte osasungarriagoa izaten ,laguntzen dugu, erantzuteko gaitasuna duen osasun sistema erabilgarri, azkar eta iraunkorra eraikitzeko konpromisoaren bitartez.

Gure lanbidearekiko grina handia daukagu, badakigulako zer garrantzia daukan historia klinikoan biltzen den informazioak. Informazio hori objektiboa, argia eta zehatza izan behar da. Hala, pazienteen-herritarren gertaerak, premiak eta zainketak dokumentatuz, gai izango gara gure zainketen eragina egiaztatzeko.

Egun, frogatu dezakegu zainketen arloko inbertsioek balioa ematen dutela eta herritarren osasun-emaitzak hobetzen dituztela. Zenbait proiektu (BPSO, NRC, PAEak, konpetentzia espezifiko aurreratuko taldeak eta zain barneko terapiaren taldea kasu) lagungarriak izaten ari dira metodo bat izateko eta zainketek osasun-emaitzetan duten eragina frogatzeko.

Gure ideietatik at geratu da alferrikako lana. Orain, ordea, helburu batekin jarduten dugu: emaitza baliotsua izateko, bai pazientearentzat, bai profesionalarentzat, eta gure zerbitzua, produktua, zaintza hobetzeko. Batzuetan ukiezintzat jotzen da, baina beste era batera begiratzen badiogu, zenbatzen badugu saihestu ditugun mendekotasunarekin lotutako lesioak, flebitisak, bakteriemiak, erorikoak, pneumoniak, identifikazio-akatsak eta medikazio-erroreak edota laburtu ditugun egonaldiak, ukiezina hurbil eta ikusgarri bihurtzen da.

Horrenbestez, konfiantza izan behar dugu segurua dela egiten duguna, gure ingurua, goizetan garajera edo lanpostura iristeko hartzen dugun igogailua, gure txorrotetatik ateratzen den uraren kalitatea, gasolina-hornigailuaren neurketa edo gure jardueren, diagnostiko-sistemen eta tratamenduen fidagarritasuna.

Gure prozesuetan eta zerbitzuetan konfiantza hori izateko, ebaluazioak eta kontrolak egiten ditugu, besteak beste, egiaztapenak, ikasteko eta hobetzeko moduak baitira.

Egiaztapenak dira erakunde batek boluntarioki gauzatzen dituen prozesuak zerbitzuen edo produktuen kalitatea neurtzeko, baita horiek herrialdean edo nazioartean onartzen diren arauen arabera duten errendimendua ere.

Horrenbestez, aurten, erizaintzaren nazioarteko eguna ospatzeko, honako lema hau hautatu dugu: egiaztapenak, hobekuntzen eragile.

Horrela ulertzen eta sentitzen ditugu, aurrera egiteko eta hobetzeko tresna moduan.

ZORIONAK ERIZAINTZAREN EGUNEAN

 

Exit mobile version