Antibiotikoen erabilera arduratsuaren Europako eguna da azaroaren 18a; Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) bultzatzen du ekimen hori. EEC ESIko Infekzioen Batzordeak eta PROA Taldeak antibiotikoak arduraz kontsumitzeko deia egin dute, antimikrobianoen aurrean erresistentzia agertzea eta garatzea prebenitzeko.

Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak osasun-arazo handia dira gaur egun. Europan urtero 25.000 lagun hiltzen dira horrelako bakterioek eragindako infekzioen ondorioz. Antibiotikoak ondo erabiltzen badira, salbatu daitezke pazienteen bizitzak. Egungo joerarekin jarraituz gero, 2050ean, munduan 10 milioi pertsona hilko dira bakterio multirresistenteek eragindako infekzioengatik, hau da, minbiziak edo diabetesak edo trafiko-istripuek eraginda baino gehiago.

Noticia anteriorPrematuritatearen Mundu Eguna
Noticia siguienteToraxeko trauma itxi ez larriaren diagnostikoa eta tratamendua