Gaur, maiatzak 13, ospitaleratutako umeen eguna ospatzen da ospitalean. COVID 19ak sortutako egoera dela-eta, ospitalearekin elkarlanean ari diren elkarteek hainbat ekimen antolatu dituzte umeek egun berezia bizi dezaten.

Hala, Aspanovas-ek bere sare sozialetan parte hartzera animatu ditu ume onkologikoen familiak; Atresmedia-k mozteko ezpain batzuk dituen inprimatzeko dokumentu bat helarazi die ospitaleei, umeek argazkiak parteka ditzaten Interneten, eta, halaber, kontzertu digital batera joateko gonbita luzatu die. Bestalde, La Cuadri del Hospi eta Aladina eta Pequeño Deseo fundazioek ere eguna ospatzeko asmoa dute, ospitaleratutako umeen ilusioa piztuz.

Bi urte joan dira jada Athleticeko jokalariekin korridoreko partida jokatu zenetik

         
2019an, COVIDa oraindik ate joka ez zebilela,  ospitaleratutako haurrek, osasun-langileekin batera,  une gogoangarria bizi izan zuten Pediatriako korridorean, Athleticeko gizonezko eta emakumezkoen aurka. Jokalariak ospitalera hurbildu ziren  Ospitalizatutako Haurren Eguna elkarrekin ospatzera, eta detaile horren omenaldi gisa, hemen duzue  grabatutako bideoa, une hura berriz ere gogoratzeko.