Gaur, larunbata, maiatzak 13, Ospitaleratutako haurren eguna da. Urtero bezala, ospitalean lankidetzan aritzen diren elkarteek zenbait ekimen antolatu dituzte, haurrek egun berezi bat izan dezaten, betiere ospitaleko segurtasun-neurriak betez, oraindik indarrean dauden Covidaren aurkako prebentzio-protokoloak direla eta.

Ildo horretan, Pequeño Deseo Fundazioak LEGOk emandako jostailu piloa eraman ditu Pediatriara. Bestalde, La Cuadri del Hospik, Aspanovasek eta Aladina Fundazioak ere lagunduko dute egun honetan ospitaleratutako haurrek ilusioa izan dezaten.

Irudian, Erizaintza Fundación Pequeño Deseok emandako jostailuekin

Noticia anteriorErizaintzaren 2023ko Nazioarteko Eguna
Noticia siguienteEsnea emateko Munduko Eguna