Gaur, maiatzak 13, ospitaleratutako haurraren eguna da. Azken bi urteetan bezala, COVID-19aren ondoriozko egoerak bultzatuta, hainbat ekimen sortu dituzte ospitalearekin lankidetzan diharduten elkarteek, haurrek egun berezi bat izan dezaten, ospitaleko segurtasun-neurrien barruan.

Horrela, Aspanovasek globoekin apainduko du Haur Onkologiarako sarrera, eta globoflexia tailer bat egingo du. Bestalde, La Cuadri del Hospik eta Aladina eta Pequeño Deseo fundazioek ere lagunduko dute egun honetan ospitaleratutako haurrek ilusioa izan dezaten.