Maiatzaren 12an gure ESIk Erizaintzaren Eguna ospatzeko jardunaldi bat egin zuen. «Bideak esploratzen, aukerak zabaltzen» lelopean zuzendari gerenteak eta Erizaintzako zuzendariak aurkeztu zuten jardunaldia . Hasteko, Melania Moscosok bakardadeak osasunean duen eragina aztertu zuen. Ondoren, Lehen Mailako Arretan abian dauden bi proiektu aurkeztu zituzten: Ortuellako osasun-zentro Txelo Sopelanak eta Adriana Pérezek Paciente Frágil eta Kabiezeseko osasun-zentroko Leyre Ayusek eta Beatriz Cubeirok El empoderamiento de cuidadores. Amaitzeko, Loida Primok proaktibitateaz hitz egin zuen, egunero bizi ditugun egoeretan oso beharrezkoa baita.

Bakarzain proiektuaren zuzendarikide eta CSICeko Filosofia Institutuko zientzialari titular Melania Moscosok bere hitzaldian azaldu zuen, batetik, osasuna zehazten duen faktore nagusietako bat dela gizarte-harremanen kalitatea eta, bestetik, hiri-espazioaren eraldaketek zaintza-sareetan eragiten dutela, gizarte-lotura aldatuz.

Ortuellako osasun-zentroko Txelo Sopelanak eta Adriana Pérezek, beren udalerrian gauzatzen proiektuari dagokionez, aipatu zuten garrantzitsua dela 70 urtetik gorako pazienteekin Adinekoen Arreta Plana aplikatzea, paziente horien tipologia zehazteko. Gainera, adierazi zuten paziente zaurgarriei autozainketak irakasten dizkietela, balizko mendekotasun-egoera atzeratzeko, eta erizainek jarraipena egiten dietela, haien beharretan gerta daitezkeen aldaketak detektatzeko eta baloratzeko.

Bestalde, Kabiezesko osasun-zentroko ikuskatzaile Leyre Ayus eta ESIko programa soziosanitarioen koordinatzaile Beatriz Cubeiro pazienteen ahaldundutzeari buruz aritu ziren. Hala, esan zuen zaintzailearen gainkargak edo estresak arriskuan jartzen dituela bere eta pazientearen segurtasuna. Horregatik, diziplinaz haraindiko proiektu horrek pertsonen beharrak ditu helburu, asistentzia alorra kontuan hartu gabe, zaintzaileak prestatzeko pazientea eta beren burua zaintzeko.

Loida Primo enpresaburu, hizlari, aholkulari exekutibo eta egilearen hitzaldiarekin amaitu zen jardunaldia. Lidergo kontzienterako deia egin zuen. Azaldu zuen gutako bakoitzean hasten dela, eta funtsezko tresna dela egun bizi ditugun bat-bateko aldaketei aurre egiteko: «Aldatu zure begirada, estimatu gehiago bizitza, izan positiboago, izan kontzienteago zure eragin-eremuan, hor jardun baitezakezu».

Noticia anteriorGNEAUPP-ek zauri kroniko konplexuko Unitatea egiaztatu du
Noticia siguienteEzkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak Pediatria Zerbitzua humanizatzen jarraitzen du, IKEAren laguntzarekin. Eguneko ospitalearen jarduerari Scape Gela gehitu dio, alegia, haurren eta nerabeen aisialdirako eta entretenimendurako programa.