ESIak Ikasturte honetan ospitalean prestakuntza amaitu duten 90 egoiliarrei agur egiteko ekitaldia egin du eta espezialista-prestakuntza egiteko Gurutzetako Ospitalea aukeratu duten 124 osasun-egoiliarrak hartuko ditu.

Ikasturte honetan ospitalean prestakuntza amaitu duten 90 egoiliarrei agur egiteko ekitaldia egin da. ESIko Zuzendaritzak, Medikuntza-irakaskuntzako Unitateko buruak eta Urologia Zerbitzuko bi egoiliarrek aurkeztu dute ekitaldia. Azken horiek ospitalean emandako prestakuntza-urteak errepasatu dituzte.

Agurraren ondoren, maiatzaren 31n, ESIak espezialista-prestakuntza egiteko Gurutzetako Ospitalea aukeratu duten 124 osasun-egoiliarrak hartuko ditu. Eskaintza handiena duten espezialitateak Pediatria eta Anestesia eta Bizkortzea dira. Aurten, BAME azterketako lehen ehunen artean geratu diren lau egoiliar prestatuko dira ospitalean prestakuntza jasotzeko. Beste bat 5.a gelditu da Dermatologia espezialitatean.

Noticia anteriorMaiatzak 31. Tabakorik Gabeko Mundu Eguna
Noticia siguienteBiocruces Bizkaiak bere ikertzaileen lana goraipatu du BioQ 2022 jardunaldi eta sarietan