OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

«Ospitalea ezagutzen», haurrei ospitaleen berri emateko proiektu bat

Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuak eta Barakaldoko Gurutzeta eskola publikoak elkarlanean egin dute proiektu hau, eta giza gorputzari, medikuntzari eta ospitale-inguruneari buruzko ezagutzak helaraztea du helburu. Eskola horretan egin dute lehen aldiz ekimena, eta asmoa da inguruko beste hezkuntza-zentro batzuetan ere egitea.

«Ospitalea ezagutzen» proiektuak ospitalean egiten den ikerketa-, irakaskuntza- eta laguntza-jardueraren berri eman nahi du, bai eta osasun-zientziak sustatu ere, parte hartuz eta jolas-giroan.

Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuak garatutako esperientzia pilotua Gurutzeta eskola publikoan egin da, bi saiotan. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuko osasun-profesionalek zenbait ikaskuntza arlo jorratu dituzte (anatomia, erradiologia, kirurgia, zentzumenen eta miaketaren arloa eta BBB), eta haurrentzako egokia den jolasteko eta esperimentatzeko moduan, osasun-zientzien ezagutzak helarazi dizkiete ikasleei.

Azken batean, hezkuntza-zentroek bizitzaren zientziekin lotuta egiten duten irakaskuntza-lanari lagundu nahi dio proiektuak. Gainera, ezagutza zientifikoaren balioak eta jardun medikoa zabaldu nahi ditu hezkuntza-zentro publikoetan.

Exit mobile version