Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuak eta Barakaldoko Gurutzeta eskola publikoak elkarlanean egin dute proiektu hau, eta giza gorputzari, medikuntzari eta ospitale-inguruneari buruzko ezagutzak helaraztea du helburu. Eskola horretan egin dute lehen aldiz ekimena, eta asmoa da inguruko beste hezkuntza-zentro batzuetan ere egitea.

«Ospitalea ezagutzen» proiektuak ospitalean egiten den ikerketa-, irakaskuntza- eta laguntza-jardueraren berri eman nahi du, bai eta osasun-zientziak sustatu ere, parte hartuz eta jolas-giroan.

Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuak garatutako esperientzia pilotua Gurutzeta eskola publikoan egin da, bi saiotan. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuko osasun-profesionalek zenbait ikaskuntza arlo jorratu dituzte (anatomia, erradiologia, kirurgia, zentzumenen eta miaketaren arloa eta BBB), eta haurrentzako egokia den jolasteko eta esperimentatzeko moduan, osasun-zientzien ezagutzak helarazi dizkiete ikasleei.

Azken batean, hezkuntza-zentroek bizitzaren zientziekin lotuta egiten duten irakaskuntza-lanari lagundu nahi dio proiektuak. Gainera, ezagutza zientifikoaren balioak eta jardun medikoa zabaldu nahi ditu hezkuntza-zentro publikoetan.

Noticia anteriorPlastikorik ez
Noticia siguienteOsasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategiaren erdira iritsi gara eta ugariak izan dira ezarritako ekintzak