Osasunaren arloari aplikatutako teknologia berriei buruzko gosari teknologikoa antolatu du ESIko Berrikuntza Unitateak. Creativitic enpresak zuzendutako gosari horretan irakaskuntzaren eta prestakuntzaren arloetako zein arlo klinikoetako langileek hartu dute parte. Izan litezkeen aplikazioei eta ikuspegi ezberdinei buruzko gogoeta egitea izan dute xede, horrelako teknikak parte-hartzaile bakoitzaren jardun-eremuetan sartzeari begira.
Errealitate birtualak eta errealitate areagotuak eskaintzen dituzten aukerak jorratu dituzte, zehazki.