Osasun sistemarekin lotutako teknologia berriak arakatzeko Eusko Jaurlaritzaren Medtech ekimenarekin lotuta, ESIak eta Biocruces Bizkaia OIIk ergonomiako erronkei aplikatutako teknologia robotiko berriei buruzko gosari teknologikoa antolatu zuten.
Saio honetan, Euskadiko GOGOA enpresarekin batera, exoeskeletoek eta robotika laguntzaileak hainbat erronkari aurre egiteko eskain ditzaketen irtenbideak aztertu zituzten: pazienteak edo materialak mugitzeko eta zenbait egoera klinikotan atsedenarekin lotutakoak, besteak beste.
Ekimenaren helburua irtenbide egokitu gehiago sortzea da, osasun-sistemen behar zehatzetatik abiatuta, baita erakundeen eraldatze teknologikoa erraztea ere.