Gaur goizean, gosari teknologikoa izan dugu BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS (BCAM) ikerketa-zentroarekin. Haiekin batera, Bularreko Minbiziarekin lotutako proiektu bat garatzen ari da gure ESIa, hain zuzen ere, kostu-datuetatik abiatuta analisi-, aurreikuspen- eta optimizazio-ereduak jorratzeko asmoz.

Gosari teknologia oso lagungarria izan da bai ICHOM estandarrekin bai beste datu-base batzuekin lanean ari diren taldeentzat; gainera, patologia horrekin lotutako kasu bat kontrastatzeko balio izan du, eta arlo horretan elkarlanerako bide berriak aztertzeko ere bai.

Noticia anteriorBiocruces Bizkaia BGBK-ren diagnostiko, jarraipen eta zainketarako adimen artifizialeko tresna berriak garatzen ari da
Noticia siguienteAZAROAREN 21A: Presioagatiko Ultzerak Prebenitzeko 2019ko Mundu Eguna