Aste honetan jarri da abian Ospitaleko Ikasgelan Guggenheim museoak bultzatu eta BBK-k lagundutako «Sortuz sendatu» programa.

Tailer honek Thannhauser familiak Solomon R. Guggenheim Foundationi egindako legatua ezagutarazten die ospitaleratuta dauden neska-mutilei. Bilboko museoan, «Van Goghetik Picassora. Thannhauserren legatua» izenburua du. Inpresionismoaren eta postinpresionismoaren figura handien ia 50 lan biltzen ditu erakusketak, baita lehendabiziko maisu modernoen lanak ere; tartean, Paul Cézanne, Edgar Degas eta Édouardenak.

Tailerrean, artista horien koadroetako baten motibo bat moztu behar dute neska-mutilek. Ondoren, kartoi mehe batean jarri behar dute eta, irudimena erabiliz, lana jarraitu behar dute estilo berari eutsita. Gainera, Eguberrien gaia txertatu beharko dute nolabait. Urtero bezala, ESIaren Eguberrietako zorion-txartelak egiteko baliatuko dira lan garaileak.

Thannhauser Bildumaren obrak XIX. mendearen amaieran artea genero eta bitarteko akademikoetatik askatu nahi zuten abangoardiako egileenak dira. Egileok fenomeno naturalen efektu aldakorrak arakatu dituzten, bai eta XX. mendearen hasieran eraldatzen ari zen hiriaren ikuskizuna irudikatzeko modua ere, pintzelkada soltea eta beste baliabide estilistiko batzuk eta plano piktorikoaren zatikatzea eta beste jardunbide berritzaile batzuk erabilita.

Aipatutako programa orain 11 urte jarri zen abian, arte garaikidea ikasleei ezagutarazteko. Hala, sormen-tailerretan parte har dezakete Ospitaleko Ikasgelan jasotako prestakuntzaren barnean. Guggenheim museoko Mertxe Periz artista/hezitzailea arduratzen da eskolak emateaz. Horri esker, Ospitaleko Ikasgelako irakasleek, Begoña Cancelak eta Itziar Villariezok, hil horretan ohiko jardunarekin jarrai dezakete beste ikasle batzuekin.

Noticia anteriorBPSO jardunbide egokien gida ezartzea
Noticia siguiente35. urteurreneko ospakizun-ekitaldia – Donostian, 2018ko azaroaren 16an