Berripills berri baten protagonista José Valenzuela izan da, giza zientzietako doktorea eta ingeniari tekniko elektronikoa, literatura eta zientzia kognitiboak ikertzen esperientzia duena. Oraingo saioan parte hartu dutenei gizakia fikzio batean murgilduta sentitu ahal izan dadin dauden printzipioak gerturatu nahi izan dizkiegu, fikzio hori zer ingurunetan eraiki den alde batera utzita (literatura, zinema, ingurune birtuala…).

Hartarako, fikziozko munduetan sar gaitezen literaturak zer-nolako ahalmen duen izan du hizpide José Valenzuelak, buru narratiboei esker nola garen errealitatea ulertzeko gauza, horiek azaltzen dituzten istorioak eraikitzen baititugu.

Ildo horretatik, «irakurketa simulazio sozial bat da nolabait», arrazoizko antzekotasuna du, horrenbestez, mundu narratibora eta errealitatera bidaiatzeak (ordenagailu bidez egindako eta ingurune birtual batean egoteko sentsazioa sortzeko ahalmena duen sorkaritzat hartuta bigarren hori).

Saioak balio izan du, gainera, era horretako esperientziek zer aplikazio izan ditzaketen eztabaidatzeko; izan ere, horrelakoetan parte hartzen duena, haren izaera irrealaz jakitun bada ere, gertaera erreal baten aurrean bezala erantzutera irits daiteke.

Noticia anteriorEgokitutako aldagela berriak igerilekuan
Noticia siguienteAlzheimer-i buruzko hitzaldia