Osasunerako 3D inprimatzeari buruzko tailerra egin dugu, horren funtsak ezagutarazteko eta 3D eredu bat lortzeko barne prozedurak ulertarazteko helburuz.
Ospitaleko Erradiologiako zerbitzuko Ainhoa Gandiagak, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko BioCruces institutuko Berrikuntza Unitateko Rubén Garcíak eta Domotekeko Koldo Artola informatika-ingeniariak eman diete ikastaroa kirurgia baskularreko, kardiologiako, aurpegi-masailetako kirurgiako, erradiologiako eta neurokirurgiako profesionalei.
Ikastaroaren helburua parte-hartzaileei hurrengoak ulertaraztea izan da: geruza bidezko fabrikazio-prozesua, teknologia motak, irudi medikoa (DICOM formatua) inprimatzeko artxibo (STL formatua) bihurtzeko prozesua, «eredu digital baliagarria» kontzeptua eta hura lortzeko modua. Eredu digitalak norberaren beharretara egokitzeko manipulatzea, kalibratzea, materiala aldatzea, 3D inprimagailuen mantentzea, eredu digitalak orientatzea eta inprimatze bikaina lortzeko parametroak ere landu dituzte. Azkenik, ospitalean in-house inprimatzeko prozesua, egungo ereduetatik bereizteko modua eta ospitalean egin daitezken inprimatzeen ezaugarriak ere jorratu dituzte.
Laburbilduz, ikastaroaren helburua da 3D inprimatzeak erakundearen jardunean eta profesionalentzat lagungarri teknologiko gisa daukan balioa nabarmentzea da.



