Otsailaren 21ean, Oftalmologiako zerbitzuak Erizainentzako eta erizaintzako laguntzaileentzako oftalmologiako lehen ikastaroa egin zuen. Nerea Martínez Alday eta Jaime Etxebarria doktoreek antolatua, Euskadiko eta Kantabriako hainbat osasun-zentrotako 267 erizainek eta erizaintzako laguntzailek hartu zuten parte.
Ikastaroan, gai orokorrak ez ezik, hainbat patologia, haien diagnostikoa eta tratamendua ere landu zituzten (katarata, kornea, erretina, ubeitisa, glaukoma, orbita, okuloplastia, neuroftalmologia, estrabismoak eta oftalmologia pediatrikoa). Ondoren, oftalmologiako arlo kirurgikoko zenbait protokolo eta alderdi aztertu zituzten.